Iretargi berriak aro epel eta umela dakar
Bestalde, ilbeltzari agur egitekotan, azkeneko egunean ilberria etorri zaigu, aroaren aldaketaren iragarle. Izan ere, ilargialdi edo inguruetan izaten dira eguraldi aldaketa nabariak. Oraingoan, ipar haizea mendebaldera biratu eta itsas haizea izango bide dugu nagusi etzitik aurrera, haize epel eta umela. Euriterik? Behinola ilberriari buruzko izendapenak izan genituen aipagai, gaur, ostera, bakar baten berri emango dugu: iretargi barria. Dakizuenez, Bizkai aldean, ilargia esan beharrean, herri askotan iretargi eta beronen aldaerak erabiltzen dira. Hemen Uribe Kosta aldeko UK aldizkarian topatutako aipamen bat duzue begi eta garunaren gozagarri:
iretargi barria: B-Getxo. Gauez, gure parranda guztien zain iretargi ederra egongo da han goian, dagokion unearen arabera iretargi bete edo iretargi barri ikusteko aukera izango dugu, gure eskualde honetan hain nabariak diren edoi edo odoi eta laño astunek galazoten ez badigute, behintzat. Andoni Llosa. UK aldizkaria, 2002-12, 35 zenb.
Iruzkinak
Aizu, eta Travis Hall-ek "La Luna Nueva" dela esan ez balu, bere irudian ageri dena argi eta garbi hilargi betea dela jokatuko nuen.
Tomax.