Hozkara da denbora


“http://www.gnegg.ch/archives/pont04.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Otsailaren hasierako santu sorta igarota -eguraldia ez da oso eskasa izan, beraz, geroago negua, "Kandelario bero, negua gero"- ohikoetara itzuli gara. Egunotan aro eder samarra dugu, goizez eta gauez, fresko antzean eta egunez epeltxo, hots, eguraldi hozkara, Duvoisinek bere hiztegian dakarrenaren arabera. Ez du mukiak gogortzeko adinako hotzik egiten, baina, bai gorde samarturik kalean zehar ibiltzeko bestekoa. Mokoroak ere antzeko terminoa jaso zuen Gipuzkoako Amasan, (h)ozkarra. Horrelaxe zioen: Denbora ozkarra dago. Pasa den asten zenbait aro-ikertzailek iragartzen ziguten denbora petrala desbideratu bide da Erdialdeko Europan barrena. Hobe heldu izan balitzaigu! Horrela beste hizpideren bat izan genezakeen, osterantzean, txepeltxo badabil eguraldia EtnoAroa hau ere txepelago, ez baitago zeri ekin. Beno, hori ez da guztiz egiazkoa, ze, egia esan, aroa beti izaten da hizpide noiznahi eta non-nahi, ala ez?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Atzizki gisa erabiltzen da -kara hori (orokor samarra dela uste dut, eta hizkera teknikoraino ere heldu da: ezki zilarkara, 'tilo plateado', 'tilleul argenté'). Nafarroako nire inguruan behintzat aski arrunta da, adjektiboari halako 'samar' edo 'antzeko' ñabardura bat eransten diola: luzekara (luzexka, luze-antza), urdinkara (urdin-antzekoa), ilunkara (ilun samar)...
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Patxi! Gure inguruan ez da batere erabiltzen, baina, ez dago zalantzarik euskarak dauzkan baliabide guztiak erabiltzekoak direla. -kara atzizkia oraindik emankorra izatea ez da baztertzekoa, ez horixe!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...