Urteberrilean murgildurik

“http://www.wga.hu/art/v/vrancx/january.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

"January". VRANCX, Sebastian
(j. 1573, Antwerpen, h. 1647, Antwerpen)

Urtezahar eta urtatseko bestondoek nagi-nagi eginda, gaur arte ez dut erabaki urtarril hilabetearen gaineko izendapenei buruz zertxobait idatzea. Ohiturari jarraiki, han-hemenka ibili diren berben gaineko hausnarketa xumea egingo dugu. Honako hauek dira:

ilbaltz : G-Oñati. (Candido Izagirre). El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
ilbeltz
: N-Esteribar, Leitza / G-Bidania, Hernani, Usurbil. (Azkue). Hiztegia. Ilbeltza itzuli, babea betez itzuli (Esaera au askotan aditu diot larogei ta geiago urteko aiton bati, bañan zer adirazi nai duan ez dit beñere azaldu. (Ayerbe). Euskal Esnalea 1916, 231 or.
izotzil
: N-Eraso?, Aezkoa, Zaraitzu. Onek esan nai du izotz-illa, benetan franko egiten du-ta Arantzazu egutegia. (Azkue). Hiztegia.
llolla
:L-Bardoze. (Azkue). Hiztegia.
lohill
: (Azkue). Hiztegia. Lohilla, ezadilla hoilla, ondotik darraik barantailla.(Oihenart). Atsotitzak 303 or.
hurtahila
: (Lhande). Hiztegia.
urtaril
: BN-Amikuze / Zuberera. (Azkue). Hiztegia.
urtarril
: (Gotzon Garate). Atsotitzak.
urteberril
: G-Beterri. Urteberril: urteberri-illa esan nai degu. Arantzazu egutegia.
urteil
: B-Arratia, Durango, Orozko. Urteil: urtearen illa esan dezake. Arantzazu egutegia.
(Azkue). Hiztegia.

urteril : Urteril:urtearen illa esan dezake
. Arantzazu egutegia.

Eztabaida franko izan dira antropologo eta hizkuntzalarien arten urtarril izendapenaren jatorriari buruz. Ni ez naiz batere "fikzio-etimologi"-en zale. Sarritan, borondate onez bada ere, euskara bera sasi-jakintza bihurtzen dugu ez-dakit-nongo sustraiak bilatu nahian. Oso eremu labana da etimologiena. Hala eta guztiz ere, hipotesia azaltzera ausartuko naiz. Nire iritziz, Gipuzkoako Beterrin jasotako urteberril hitzak argi apur bat eman liezaguke. Izan ere, jatorrizkoa izan liteke:

Urte + berri + il -> urta- + berril-> urtaerril -> urtarril -> urtaril
urtaerril -> urter(r)il -> urteil


Tira, kritika "konstruktibo" eta "eredugarriak" onartzen dira!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Urte berri on, Kepa.

Kontuz etimologia ixtorio horiekin, osterantzean alde batetik Naberan eta bestetik Filoblogiakoak etorriko zaizkizu-eta gainera. Euskaldunon espezialitatea "gatazka" dela uste dute askok (gaztaka?) baina nago gure solasgai beroena hizkuntzalaritza ote den. Etimologiatan hasten garen bezain pronto galtzen dugu ironia eta broma ahalmena... Gainerakoan, urtarrilaren meritua Gipuzkoako Beterritarroi aitortzen bazaigu, ni kontent.

Beti bezala, irudi ederra ekarri diguzu. Guk txikitan Ilbeltza ikasi dugu, baina koadro horretan -urtarrila nonbait baldin bada beltza Antwerpen-en da- ageri diren kristauek ez dirudite oso kopetilun, denak horma gainean libertitzen.

Bardozen bildua omen den Ilolla hori ez al da benetan polita?

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Tomax!!
Ahantzixe zintudan. Izan ere, Gabonetan bata dela, bestea dela, lanean baino denbora gutxiago izaten dugu... Bai, eremu labana da etimologia. Hala ere, zenbaitetan ausardia zientifikoa izan behar dugu korapiloak askatzen ahalegintzen. Jakina, hipotesi sendo eta ondo egituratuak eta ez nolanahiko hitz- jolas funts gabe eta oinarri eskasekoak. Llolla dela-eta, zoragarria da. A, non ote dagoen Bardozeko euskara!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...