Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko
Gaur San Anton dela-eta, aroari uztarturiko atsotitz bila eta Pello Zabalak paratutako EHKMEren agendaroan izenburuan duzuena topatu dut: Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko. Ez du hotz handirik egiten aspaldion, batez ere kostaldean, horregatik ospel askorik ez da egingo, ez horixe! Beste berba bi gaitz bera adierazteko azkordin eta sumindura dira. Eskuetakoak eta oinetakoak bereizten dituzue? Inoiz izan duzue horrelakorik?
Iruzkinak