Oilo-lumak dantzan ortzian

“http://static.flickr.com/22/91735657_c62d7d95e8.jpg?v=1138360054” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Joan den astean astebukaera honetarako iragarrita zegoen aro-mapak xehe-xehe ikertu nituen elurra egingo ote zuen esperantzan eta guti goitibeheiti bete egin dira, agian uste baino lehenxeago. Praketan kabitu ezinik nago! Barrualdean ez ezik kostaldean ere elurra mara-mara! Argazkia honako helbide honetatik "ohostu" dut: http://flickr.com/photos/tags/elurra2006. Hainbat dituzue bertan, fresko-freskoak, alajaina!
Elur-malutak jausten direnean liluraturik geratzen naizen horietarikoa nauzue, sorginduta, txikia-txikia sentitzen naiz eta baretasun sentipena ibiltzen zait gorputz osoan zehar. Lasaigarria da, bai, elurrari nola ekiten dion ikustea. Itsosupetekoa da! Ikaragarri atsegin dut so egitea. Elur-maluta izendatzeko han-hemenka zenbat-nahi izendapen ditugun Euskal Herrian zehar barreiaturik, makina bat. Gaurko honetarako irudirik zoragarrienetariko bat hautatu dizuet: ollollume. Bizkaiko Dima herrian erabiltzen bide da. Gora dimoztarrak!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...