San Simon eta San Juda joan zen uda eta negua heldu da

“http://www.downtheroad.org/Publishing/1TheRoadnoEnd/Images_Files/8Tabasco_Chiapas/sansimon.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gaur, urriak 28, San Simon eta San Juda da. Guk berriki egindako proposamenaren arabera hilaren 21ean hasi zen negulehena. Beraz, gure arbasoak zuzen samar zebiltzan urriaren 28a udaren eta neguaren artekoa mugatzat harturik. Hala ere, egutegian bai, baina termometroan? Hau ez da udazkena, ez negua, ez negulehena, hau udaren luzapena da! Eta Amurrioko Aldarna auzoan erromeria!

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai