Espainiako haizea
Eranskina:
Erramun Gerrikagoitiari esker Begoña Eliasek "andraize"-ari buruz zer dioen hementxe irakur dezakezue.
Jatorria: http://www.uztarria.com/blogak/bego/1129989913
"Bolada honetan, tamalez, ia-ia astero, urakanak dira albiste, eta horren inguruan beti izan dut jakin-mina hauen izenari dagokionez, izan ere gehienetan emakume izena daramate.
Hau dela eta interneten miatzea pentsatu dut, eta egia esan, bitxikeri bat baino gehiago aurkitu ditut gai honi lotuta.
Izena jartzea, Meteorologiako Munduko Batzordeari dagokio. Dirudienez 1950 urte aurretik, urtea eta alfabetoko hitz bat eramaten zuen, ( 1945A-1946C…), honek nahasketa sorrarazten omen zuen, Irratí-komunikazioetan, horregatik , 1953 urtea geroztik, ekaitz tropikalak emakumeen izenak daramatzate.
Baina, 1978 urtean, EUA-ko mugimendu feminista baten eskaerari esker, gizonezkoen izenak sartu zituzten, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez.
Geure lurraldera itzulita, hemen ere, eguraldiari dagokionez, emakumearekin lotura daukan hitz bat ere badugu, adibidez, andraizea, horrela dio hiztegian hego-haizea aurkitutakoan, nik hemen, askotan entzun izan dut hitz hori (emakumeaizie), eta egia esan, ez zait batere gustatzen, izan ere, zoro, buruarin eta horrelako adjetiboekin erlazionatzen dugulako.
Kuriosoena da, andraizea hitza, etxekotasunez erabiltzeko omen da, horrela diote behintzat 3000 hiztegiak, eta Euskaltzaindia.net-ek aldiz, Bizkaian erabiltzen dela gehien .
Ez dakit zein ilustratu izan zen hitz hau hiztegian gehitzea onartu zuena, baina, nire partetik behintzat “joan dadila haize-hartzera”.
Iruzkinak
Baina Pello Zabalak (barkatu nire ezjakintasuna baina bere ahotan entzun nuen lehen aldiz) hain modan jarri duen "frantzi-ipar" horrek nondik jotzen du zuzen esateko? Zein norabidetan jotzen dio zehazki "frantzi-iparrak" Euskadi Irratia entzuten duen euskaldunari? Arantzazun eta Bakion "frantzi-ipar" ezberdinak ote dauzkate? Eta Otsagin nondik egiten die txistu frantsesak?
Tomax.