Zenbait hodei mota
Irailaren azken astelehen nagitsu honetan zeri ekin ez nekiela hara non topatu dudan Eibarko Asier Sarasuaren blogean EtnoMet-i bete-betean datxekion artikuluxka bat: tripaki-laiñuak eta eztul-haixiak. Azkuek honela dio tripaki lainoei buruz:
Nubes precursoras de vendabal; su forma es de terreno layado”. B-Ipazter, Markina. Azkue. Hiztegia.
Beraren blogean adierazi diodanez Azkuek beste hitz bat ere badakar: "laiatu".
Iruzkinak
Edonola ere, espamlari horiek arrak izan behar dute. Beren espermak eta espamak mundu osoan barreiatzeko obsesio horrekin.
Tomax.