Zenbait hodei mota

“http://www.meteonet.org/assets/images/cirro-altocumulus.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Irailaren azken astelehen nagitsu honetan zeri ekin ez nekiela hara non topatu dudan Eibarko Asier Sarasuaren blogean EtnoMet-i bete-betean datxekion artikuluxka bat: tripaki-laiñuak eta eztul-haixiak. Azkuek honela dio tripaki lainoei buruz
:
Nubes precursoras de vendabal; su forma es de terreno layado”. B-Ipazter, Markina. Azkue. Hiztegia.
Beraren blogean adierazi diodanez Azkuek beste hitz bat ere badakar: "laiatu".

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Arraioa, Kepa. Lehen nahikoa ez genuen spam postarekin eta orain iritsi zaizkigu spam... nola deitu zizare hauei? Spam blogariak? Blog-spamak? Zabor-blogak? Luistxo Fernandez, Anjel Lertxundi eta enparauen aportazioen zain egon beharko.

Edonola ere, espamlari horiek arrak izan behar dute. Beren espermak eta espamak mundu osoan barreiatzeko obsesio horrekin.

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...