Negu lehena hasi da
Gaur, irailak 22, EtnoMet-en falta genuen azken urtesasoiari buruzko aipamena egitekoak gara: udazkena. Udaren luzapentzat hartzen duten euskalkiak nagusi badira ere, badira beste batzuk neguaren hasieratzat jotzen dutenak. Adibidez, izenburukoa, negu leina. Euskaldunak, non bizi den, honelako edo halako iruditeria dauka bere barnean: batzuek udak dirauela uste dute eta beste batzuek, aldiz, negua hasten dela. Bildutako izendapenak honako hauek dituzue:
errediall : Zuberera. Chaho. Lhande. Hiztegia.
iartze : Lapurtera. Lhande. Hiztegia.
igartze : Belhartzea (ganbiatzen da) udara, uda igartzera, igartzea negura. Haraneder. Philotea, 393 or. Aroen izenak dire belhartzea, uda, igartzea edo larrazkena eta negia". J. Etcheberry. Duvoisin. Hiztegia.
larrazken: Zein eder larrazkena, gure herrietan, / hegoa firurikan mendi bazterretan!". Barbier. Larrazkena.
negu-aitzin : Lhande. Hiztegia.
negu-antz: Bizkaiera. Arbolearen orriak jausten diran legez neguantzean". JJ. Mogel. Baserritar.
negu-lein : Azkue. Hiztegiaren eranskina.
udagoen : Gaur dana jatsi zara, / zeure oiñetaraiño, / etsi bear batean, / gaur, udagoena, / zeure lorriñean . B. Gandiaga. Elorri, 33 or.
udagoien : Urrilla deritxogun illera eldu ezkero, udagoyena oso-osoan sartzen yaku. Martiartu. Karmen egutegia, 1932, 119 or.
udaguen : Udaguen ta udagoien edo udazkena. Euskalzale, 1897, 167 or.
udaraitzen : G-Tolosa. Azkue. Hiztegia.
udatzen : B-Ipazter, Mundaka? / G-Arrasate. Azkue. Hiztegia.
udazken : Hasi behar ditugu udazkenerako lanak. Duvoisin. Hiztegia.
urriaro, urriero : N-Baztan. Urriaro ederra / urriero ona dugu". M. Izeta. Baztango Hiztegia. Urriako xukua denean, nekazariak aisa egiten ditu lanak . Azkue. Hiztegia.
urrieta: Erronkariera. Urteko laur estazioniak dra, negiua, bedatsia, udda eta urrieta. Mendigatxa. Euskera, 1957, 146 or.
Iruzkinak
A bloggers' handbook aimed at helping dissidents in repressive countries avoid detection when they publish on the Internet was released Thursday in Paris with the support of the French government.
You have a great blog here. I don't maintain a good blog, but I do run a home furnishings site. It highlights quality home furnishings, apparel and gift sites. Stop by when you have a chance.
- udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
- uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
- neguberria: urriak 21 - abenduak 21
- negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21
Irail osoa daramat udazkenean, eta kontent.
Tomax.
Orain, Pello Zabalari kontsultatu beharko diozu sistema honekin nola antolatzen diren tenporak.
Tomax.