Autonoa hasi da

“http://www.city-art-gallery.com/Images/Big%20Pics/TOwen%20September%20on%20the%20Water.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Irailak 1, askorentzat, ni barne, urte berriaren hasiera da. Agian, irakaskuntzari lotuta gaudenok ikasturtea darabilgu buruan eta ez urtea. Hori dela-eta, maiatzean gertatutako zerbaiti buruz jarduten dugunean "iaz" esaten dugu eta lehenaldia erabiltzen dugu.
Iraila izendatzeko bildutakoen artean Getxo aldean erabiltzen zen / den autonoa aipatu beharra dago. Latinetik bide dator, "autumnum", gaztelaniaz "otoño", portugesez "outono" eta italieraz, "autunno" eman dituena. Jakina, hizkuntzotan "udazkena" adierazten dute. Gainerako izenak, gehientsuenetan bezala , nekazaritzari buruzkoak dira, zubererazko seteme izan ezik.

agor: Aspaldixan agorra daukagu alde onetatik. Juan daneko illa-betian, iturri agorra solo azpikua.
Andre Mari agorreko; Agorra agor etorri zaigu
. Azkue. Ardi, 137 or.


agorril
iz.: Agorrilian errezen agorrak eitten dira. G-Eibar. T. Etxebarria. Lexicon del euskera dialectal de Eibar.

a
utono: B-Getxo. Azkue. Hiztegia.

baruil
: Azkue. Hiztegiaren eranskina, 513 or.

burul
: Errege Charlemañak du ordenatu / Pariseko korthian / Festibitate bat izanen dela / Burulako azken egunian. Lhande. Hiztegia.

garoil
: Arantzazun garoileko Andre Mariz oyukatzeko meza, Andre Mari agorrekoz entzunarazi genduen emen". Azkue. Ardi galdua, 137 or.

irail
: Lapurtera / Bizkaiera. Gipuzkoan "agor" izenaz iraillari deitzen diote. Herria, 1962-09-27.

seteme
: Zuberera. Ni nago jakin beharrez / zer agithü den Setemez: / hauzeko herrin errejentik ez, / ordin guretzat lanik ez!. Egunaria, 1975-06-10.

urri
: 1.B-Arratia / N-Basaburua, Zaraitzu. Azkue. Hiztegia. 2. Urriko eguna, argiko iluna; seietan argia, seietan iluna. BN-Luzaide. D. Intza, Esaera zarrak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...