Asteburuan aroa txartuko du

“http://www.jpl.nasa.gov/images/people/bill-patzert-rain-browse.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egunotan zeregintsu samar nabilela, ez dut zirrikiturik aurkitu zeozer idazteko. Gaur asteburuko euri kontuak etorri zaizkit burura. Azken asteotan bezalaxe -hau kasualitatea!- larunbatean hasiko omen du eguraldia okerrera egiten. Behin Elhuyar aldizkarian irakurri nuen zientzilari batzuek estatistiken bitartez frogatu dutela euri gehiago egiten duela asteburuetan astegunetan baino eta arrazoia kutsadura zela. Izan ere, lantegiek ez omen dute asteburuetan hainbeste kutsatzen eta kutsadura euria egiteko oztopoa omen da. Hamaika irakurtzeko jaioak gara! Harrigarria, benetan!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...