Uztaila hasia da

“http://www.bnf.fr/enluminures/images/jpeg/i6_0007.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Uztaila hasita dago. Atsotitzak dioenez “
Uztailleko borronbonbon, ez beti goxo baiña on”. Urteko zazpigarren hilabetean nekazaritzari bete-betean uztarturiko hiru izen erabiltzen dira: “garagar” (gogora dezagun hori ere ekaina dela zenbait tokitan), “gari” eta “uzta”. Gaur GARA egunkariaren azken orrialdean Pello Zabalak artikulu edera egin du hilabete honi buruz, beraz, informazio gehiago nahi duenak jo beza bertara. Zoritxarrez, ez dago interneten ikusgai. Nik bildutako izendapenak eta adibideak honako hauek dituzue:


garagarril: Bizkaiera. "Denporarik egokiena atarako da bagillaren ta garragarrillaren artean, bei bat baino eztaukanarentzat". Azkue. Hiztegia / Dialogues Basques, Londres 1857.
gari-il: Erronkariera, Zaraitzuera. Azkue. Hiztegia.
garil
: N-Aezkoa / Erronkariera / ... "Bizkaya'n Garilla'ri, urteko 7'g illari,r deitzen dautsogu Garagarrilla". Kirikiño. Abarrak, 55 or.
uzta: Goi-Nafarrera / Gipuzkera. "Ilabete beroenak uzta-abustuak dira" (N-Baztan). Azkue. Hiztegia.
uztail: Behe-Nafarrera / Gipuzkera / Lapurtera / Zuberera. Garragarrillarekin uztaillaren artean da onetarako denporarik onena. Erayero eta uztail-artea da hortakotzat arorik hoberena". (Diál. bas. 95-111). Azkue. Hiztegia.
üztaril : Zuberera. “Arramayatzaren eta üztarilaren artea da hortako thenorerik hobena, behi bat baizik eztianarentako" (Diál. bas. 95-12.). Azkue. Hiztegia.
uztaro: Goi-Nafarrera / Behe-Nafarrera / Gipuzkera / Lapurtera / Zuberera. Azkue. Morfologia, 120 or.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai