Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:
eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu ba t: Badakizue norena den testutxo hori, ezta? Bai, XVI. mendeko "Euskara Batua", Leizarragarena. Igorziri (ihurtziri, justuri...) hitza berari ikasi genion aspaldixe. Kontua da, beraren sorterrian, Beskoizen, datorren larunbatean, hilak 28, omenaldia egingo zaiola. Kristinak, blog honetako irakurle finak eta Atturi aldeko euskara ikertzen dabilenak eman digu haren berri. "Leizarraga egun" izeneko omenaldia antolatu dute. Hauxe duzue Kristinari Henri Duhauk "igortziritako" programa: - 15.00 Ongi etorria (herriko jantegian). - Henrike Knörr: Leizarraga-Lazarraga. - Urbistondo anderea: protestantismoa Euskal Herrian. - Piarres Charritton : XVI. mendea. Beraz, nehork inguratzerik baleuka, badaki zer izango duen.
Iruzkinak
"Lanbero da Athletic eta Realaren artean"
Edo alderantziz ipinita beste hau:
"Aspaldi bukatu zen Athletic eta Realaren arteko lanberatzea".
Tomax.
"Lanbero erreala" titulua eta artikulua irakurri hemen:
http://www.berria.info/iritzia/zutabea_ikusi.php?Saila=IRITZIA&Iturria=BERRIA&Data=2005-07-17&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=007&Kont=015&Sinadura=ANJEL%20LERTXUNDI&Zint=%3Czintiloa%3Ehitz%20beste%3C/zintiloa%3E
Hori bai "comment" azkarra... eta polita.
Tomax.
Tomax.