Hodeien koloreak

“http://document.linternaute.com/document/image/550/403831/nuageux-divers-nuage-bastia-haute-.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gure inguruan, behintzat, aroa ez gatz ez berakatz dabilkigu azkenaldion. Izukor bide dabil, ez aurrera ez atzera, ziur asko udaldiaren zain. Aterri egon da egunotan eta beroaren eraginez kaleetako lorategitxoak horitzen hasiak dira. Bai, bai egia da, ez begiratu horrela! Gaur zerura so egin eta neure artean pentsatu dut: ba ote dute kolorerik hodeiek euskaldunaren barne-gogoan? Zuriak ote dira? Ala grisak? Agian, urdinak? Lainoak beltzak ote dira? Burura etorri zaidan lehenengo atsotitza aski ezaguna den “Goiz gorri arrats euri” izan da. Baina zer da gorria, zerua ala hodeia? Apur batean miatzen jardun ondoren honako bi aipamen hauek aurkitu ditut:


dundu (
urdin): N-Bidankoze, Uztarrotze. Odoi-adar bat erkitan denean gorri ta dundu, euria eragutan du. Azkue. Hiztegia.

gorrizta.: Laino gorriztak eta hego haize txikia. Joxe Landa . GARA, 2003-12-11.


Zuen ustez, zein koloretakoak dira hodeiak?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo, zure "minipoll" horren botu emaileen arteko %50 bat naiz. Jakizu oso gustora irakortzen dotela zure blog hau, Aurki jarioaren bitartez.
O.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, Oier. Uste dut gai honek zabaltzea merezi duela. Ea animatzen zaren komentario gehiagorik egitera!!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda