Belargiro dago
Atzo eguraldia izan genuen, oso giro egokia edozer egiteko zerupean, baina gaur berotze aldera egin du, egin ere! Izerdi egitekotan eta belarra etengabe haziz doanez, beharbada egun aproposa luze samar dugun belarra mozteko. Ni ez naiz oso iaioa baserri-lanetan, baina belarra siku egoten denean moztu behar da, ezta? Hauxe dugu egun ezin egokiagoa izerditan blai eta belzturik bukatzeko, hondartzara joan barik. Bi lokuzio ekarri ditugu belarra mozteko aro ona izendatzeko:
1. bedaro: Zuberera. Egün bedao dük, hots bedaka. Azkue. Hiztegia.
2.belargiro egon: G-Amezketa. Belargiro dago gaur. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
1. bedaro: Zuberera. Egün bedao dük, hots bedaka. Azkue. Hiztegia.
2.belargiro egon: G-Amezketa. Belargiro dago gaur. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Iruzkinak
Bizkaiak eta Zuberoak bat egiten duteneko arkaismo horiek... hitz bakarreko poemak dira.
Tomax.
Tomax.