Belargiro dago

“http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/images/segalari.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo eguraldia izan genuen, oso giro egokia edozer egiteko zerupean, baina gaur berotze aldera egin du, egin ere! Izerdi egitekotan eta belarra etengabe haziz doanez, beharbada egun aproposa luze samar dugun belarra mozteko. Ni ez naiz oso iaioa baserri-lanetan, baina belarra siku egoten denean moztu behar da, ezta? Hauxe dugu egun ezin egokiagoa izerditan blai eta belzturik bukatzeko, hondartzara joan barik. Bi lokuzio ekarri ditugu belarra mozteko aro ona izendatzeko:

1. bedaro: Zuberera. Egün bedao dük, hots bedaka. Azkue. Hiztegia.
2.
belargiro egon: G-Amezketa. Belargiro dago gaur. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
"Bedarra" Zuberoan? Bai bada, begiratu Lhande-ren hiztegian eta hor ageri da "belar" hitzaren forma arkaiko moduan zenbait kasutan gorde dena. "Bedaro" hori adibidez. Oso polita.

Bizkaiak eta Zuberoak bat egiten duteneko arkaismo horiek... hitz bakarreko poemak dira.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Badakizu, "muturrek elkar ukitzen dute..."
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
... beraz, ez da egia erdian dagoela bertutea!

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Erdiak erdi ustel.... iji, aja....!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...