Hegoerrea
Hego haizeak bazterrak erretzen eta gure burua lehortzen jarraitzen du. Etxearen aurreko Euskalmet-en estazio meteorologikoa konektaturik daukat ordenagailuan eta 36ºC ez dago, ba!!!! Eta gerizpetan.... Beraz, hego" haize maitagarri" honi beste izendapen baten bila ibili naiz eta Candido Izagirrek eta Asier Sarasuak & Sarafin Basaurik Oñati eta Eibar aldean, hurrenez hurren bildutakoak oso egokiak begitandu zaizkit: eguerria eta hegoierrea.
eguerre: G-Oñati. “Oso beroa”. Eguerria dator. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
hegoierre: G-Eibar. Eibarko Hiztegi Etnografikoa.
Iruzkinak
Oier