Eultzi giroa
Zorionez, herri euskararen azterketak apurka-apurka hedatuz doaz. Bertan, ohiko hiztegietan aurkitzen ez diren hainbat hitz, esamolde eta abarrez gozatzeko parada izaten dugu. Ikaragarri ikasten da, gainera. Egun, ostiralean, darigun aroari izenik ematekotan, Eneka Maizek eta Iñaki Mundiñanok argitaraturiko Etxarrieratik Sakanerera izeneko liburutik eguraldi gozoa, egokia baina haize pixka batekin adierazteko lokuzioa ekarri dugu: eultzi giroa. Bistan da nekazaritzarekin zerikusia daukala. Espero dezagun asteburu osora horrelakoa zabaltzea!
Iruzkinak
iz. Larrainean, joa izan aurretik edo ondoren, etzanda dauden uzta-azaoen multzoa. Eultzia jaso. Eultzia haizaratzeko sardea. • EULTZIAN ARI. Eultzitu.
Goizegi oraindik lan horietarako. Baina bai polita.
Tomax.