Eguraldi beltza

“http://www.virtualbay.co.nz/wallpaper/stormy-1024.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Hau eguraldi aldakorra, hau! Asteon aro nahasi-nahasia izan dugu, denetarik izan da eta: goizez, eguzkia eta eguraldi epela, arratsaldez trumoiak jo izan du. Zaparrada eder samarrak bota ditu eta tarteka-marteka kazkabarra ere bai. Guziarekin ere, aste ekaiztsua, inondik ere! Hori dela-eta eguraldi beltza izan dugula esan genezake, horixe erabiltzen omen delako Elgoibar aldean horrelako aroa izendatzeko. Mokoroak hauxe dio:

Egualdi beltza zetorrenean leioetara ateratzen genduzan kereixe bedeinkatu orrek, trumoe-belarra deitzen giñiola. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

Inork badaki zer den hau? "kereixe bedeinkatu orrek, trumoe-belarra"

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai