Bazterrak aseta daude
Atzo giro petrala zekarrela genioen. Bai ekarri ere! Baina, hainbesterainokoa… Bart Bilbo ingurua latz astindu du ekaitzak. Euriak ibaika jardun du. Ni, lekuko. Izan ere, ura atari eta garajeetara noiz sartuko begira egon nauzue 4.30etatik 5.30etara. Dagoeneko, ibaien bazterrak aseta daude eta urek gainezka egin dute, batez ere Nerbioi arroako inguruetan. Hortaz, “uholdetxoak” ditugu toki askotan. Uholdeaz gain, beste hainbat berba erabiltzen dira euskalkietan. Hona hemen baten bat:
ufala iz.: G-Eibar. Ufala doya Maltza'ko ibayan, iñoiz baño azixagua. T. Etxebarria. Euskera 1965, 611.
ufalaldi iz.: G-Eibar. Oingo ufalaldixa lakorik ez da ezagutu urte askuan. T. Etxebarria. Euskera 1965, 611 or.
ugalde iz.: 1. Arrizko zubiak ezdute bildurrik ugalde andietan. J. .C. Etxeberria. Harriet. Hiztegia.
uhaste iz.: Uhaste beltz, itsusi eta lazagarria, / jo daizku Espainia, bai eta Franzia. / Gizonak nola ahantz zer den izurria! / Barna duke sarthua horren ukhaldia. Uhaldea, Eskualduna, 1913-07-18.
uholde iz.: BN-Aldude / Lapurtera. Hala erran eta egin ere zuen Jainkoak berak Noeren denboran, uholde handi hartaz mundua hondatu zuenean. Axular, Gero, 291-10. Azkue. Hiztegia.
uiol iz.: Bizkaiera. Itoten zireala bialdu eban uiol andi bategaz. (Peru Abarka, 184-27). Azkue. Hiztegia.
uiolte iz.: Beste leku batzuetan ustez-uste bagako ubelde edo uiolteak eroan da ondatu dabezala erriak, etxeak, abereak, eta tresnak. Azkue Euskalzale, 1898, 315 or.
ur andi iz.: B-Meñaka. Iñaki Gaminde Meñaka Berbarik Berba.
uralde iz.: Bazko bezperan azkenik halako uraldea erori da, nun anhitz lekhutan uhaizek gaindi egin baitute aurthen diren baino gorago. (Eskualduna, 1908-04-24) Azkue. Hiztegia.
uraldi iz.: Goi-Nafarrera? / Gipuzkera Arrituta gelditu zan 1822-ko uraldian urak aragiñoxe eldu zireala irakurreran. Euskalzale, 1897, 372 or.
uramil iz.: Erdara zabaltzen ari da gure ama Naparroan zelaiz-zelai ta mendiz-mendi. Igotzen ari da mendi-gora urangel edo uramilla bezala. A. Campion. Euskal Esnalea 1908, 67 or.
urarangel iz.: N-Baztan. Urarangel unek izitzen nau. M. Izeta. Baztango Hiztegia.
uriola iz.: 1. B-Leioa. Urioleak eroan deustaz neuri aurtengo linoak. Aitu selau uriolak korriten deuden andi te. Iñaki Gaminde. Leioa Berbarik Berba. 2. Bizkaiera. Udabarriñ euri saparrade iñ tte ure kanbiaten dane apur bet, uriola esaten geuntzen Azkue Euskalerriaren Jakintza IV, 64 or.
urolde iz.: Ara or erroa zertako dan: uroldeak eta aizeak eraman ez dezaten landareari eusteko. Ibinagabeitia. Euzko-Gogoa, 1951-07-8.
Iruzkinak
Tomax.