Goiko zaharra

“http://www.astrosurf.com/victor/new/thumb/new5.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Luzaro andraizea nagusi izan eta gero, lehengo egunean aipatzen genuenez, berriz ere ipar haizeak erasan digu. Eta aldaketa hau ilberriarekin bateratsu izan da, gaur izango da, hain zuzen ere. "Ilberria" adierazteko zenbait izen dauzkagu euskalkietan barreiaturik, gehienak "berri"-dunak. Hala ere, badira bi izen -seguru asko gehiago ere izango dira- "berri" osagaia hartzen ez dutenak. Bata, Erronkarin, "Goiko zaharra" eta bestea Bizkaiko Diman egun erabiltzen omen den "Idargi hutsa". Ezaguna da Erronkarin ilargia adierazteko "Goikoa" erabiltzen zela eta Bizkaian, "idargi", "igetargi" "iretargi", besteak beste. Interesgarria da oso, berri eta zaharraren arteko erkaketa. Seguru asko, Erronkarin erabilitakoak adieraziko zuen euskaldunaren buru-iruditeria, hots, ilargia ez da berria, zaharra baizik. Izan ere, txikituz joan da eta azkenean desagertu, beraz, "zahartu" egin da. Bestalde, gaurko badaukagu atsotitz bat: "Apirilaren zortzian, ardi sanoa mendira begira".

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...