Edonoraro

“http://www.home.worldcom.ch/fmoritz/images/flaine/107_0786b.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Aroaren gaineko irgarpenek diotenez, asteburu luze honetan eguraldi bikaina izango dugu edozer egin ahal izateko, mendialdean zein kostaldean. Nik neuk, argazkian ikusten den bezalaxe, mendialdea dut maiteago edo itsasertzetik hur dagoen mendixka ere bai. Beraz, edonora joateko oztoporik gabeko eguraldiaz gozatu ahal izango gara. Eta horixe ematen du aditzera izenburuan duzuen hitzak, edonorarok. Berba ederra eta esanguratsua "edonora+aro". Kontrakoa ere badago egon: inoraro. Azkueren arabera, Gernikan eta Mundakan erabiltzen zen (ala da?) Iñorarorik eztau gaur.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oso ederrak bi hitz horiek.

Ez dugu galduko esperantza. Agian Andoni Aizpuru da Etnomet honen irakurle ezkutuetako bat eta hurrengo batean ezustekoa emango digu telebistan: "Adiskideok, asteburu honetan edonoraro egongo da"...

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Neu ere maiteminduta nago hitzokin. Ea erabilera hedatzen den! Itzultzaileek asmaturiko "Noranahikoa" (todotorreno) esateko gogorarazten dit. Baina horiek ez dira asmatuak, herriak sorturikoak baizik.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda