Bagurrin

“http://meteo.cetenasa.es/_data/fotos_estaciones/36.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Tutera - Montes del Cierzo


Badirudi hurrengo egunetan haizeak ostera ere iparretik joko duela, "ipartu"-ko zaigula, alegia. Tokian tokiko izendapenak direla-eta, Nafarroan "ziertzoa" dabilela esango dute eta berau entzun eta irakurriko dugu euskaraz ere. Etno-Aroa-ren helburuetariko bat geure hitz-ondarea hedatzea denez gero, egun horietariko bat dakargu txoko honetara: bagurrin. Zer ote da? bada, Iruñerri aldeko euskaldunek horrelako haize-mota ibiltzen zenean erabiltzen zuten hitz esanguratsua: "Bago + urrin", hau da, Pagoaren usaina. Izan ere, ipar-haizeak jotzen duenean pagoaren urrina barreaiatzen bide da. J.M. Iribarrenek bere "Vocabulario Navarro" delakoan honako hau dio:

bagurrin : “Aire cierzo”. “Aprovechad que viene el "bagurrin", se decía en las parvas cuando se estaba aventando. Es palabra vasca que significa "olor a haya", que es el olor de bosque que arrastra el aire norte”.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Errezeloa daukat J.M. Jimeno Juriok elkarrizketaren batean aipatu zuela, "bagurrin" edo "bagaurrin": "Vaya bagaurrin más rico hace hoy" edo. Iruñea inguruetan gaurko pinudien lekuan pagoak ziren garaiko erlikia fosila agian.

Bere seme Roldanek jakingo du menturaz.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Googlen "bagurrin" idatzi eta kontu interesgarriak agertzen dira. Gaur egun erdaraz ere erabiltzen omen da.
Hau esan du Juantxo erabiltzaileak…
Bai, horrela da. Ni Markalaingoa naiz, Iruñerrikoa, eta hala esaten zuten. Datu bat: uda partean izaten daj bagurrina, arratsaldean, eta haizke-aldaketarekin izaten da, hau da, ipar haizeak jotzen duelarik, goiko aldeko bagoen usaina baitakar. Bukatzeko, esan beharra dago freskotasuna ere dakarrela, eta nekeak arintzeko oso goxoa dela.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, Juantxo, zure iruzkinagatik. Bai, oso hitz bitxia da.
Kepa

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...