Abaldenbora

“http://www.epa.gov/air/vis/images/grsmgood.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Egunotan izan ditugun enbatak, ekaitzak, euriteak eta abar amaiturik omen daude eta hemendik aurrera, egun batzuetan, behintzat, badirudi aterri egon dela hego haize txikia lagun. Ohi bezala ekaitzaren ostean barealdia etorri da. Aldakorra dugu oso aroa Euskal Herrian! Aukeran, nahiago, honela denbora maizago izan dezakegu hizpide. Eta eguraldi "egonkorragoa" dela-eta izenburuan dagoen hitza, abaldenbora, Retana Hiztegiak baizik ez dakar, ez Azkuek, ezta Orotarikoak ere. Bertan "tiempo claro" du ordain gaztelaniaz eta gipuzkeraz erabiltzen omen da. Inork entzun ala irakurri du horrelakorik? Zer ote da "abal"?


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai