Zozomikoteak
Badirudi martxoaren azken bi egun eta erdi eta aipirilaren lehenengo bi egun eta erdiei esaten zaiela Zozomikoteak Gipuzkoa eta Nafarroako herri batzuetan. Pello Zabalak Naturaren mintzoa deritzon liburu zoragarrian martxoak 29ri dagokion izenburuan hauxe dakar: Zozomikoteak. Ondoko hau dio, besteak beste:
"... Orixek Euskaldunak poema sortan honela dio notatxo batean: "Zozo mikote, zozo-bikote: zozoak bikoka kabi-egiten asten diran garaia. Martxoaren azkeneko bi ta Apirilaren leneko bi egunak, Martxoak esan-omen Apirilari: Apiril, biribil, ekatzik egun bi. Ta Apirilak: Martxo Martxo: ematen diat esker gaizto. Nere ardirik aulenak egiten dik zazpi oin salto. Lenagoko urte batez eman egin omen zizkion, eta artaldea erreka ezin pasaz ito".
Gotzon Garatek (atsotitzak) bildu duenez: martxoaren 29aren eguerditik, apirilaren 3aren eguerdira arte dira, hots, martxoaren bi egun eta apirilaren bi egun eta erdi. Ez harritu egualdi txarrak izatea, zozomikotetan gaude eta, botatzen dituzte artzainek hitzetik hortzera, egun hauetako eguraldi berdotzarekin kexu ageri bazara.
Onintza Segurolak (Euskadi Irratiko eguraldiaren berri emailea) egindako elkarrizketa batean:
«Zozomikoteetan gehiago sinisten dut eta normalean txarra gelditzen da».
J. M. Barandiaranek hauxe bildu zuen:
A ellos se refiere una leyenda de Zarauz, según la cual marzo se enfadó con un toro y trató de matarlo descargando copiosas nevadas; más el toro se guareció debajo de una encina y se mantuvo de la yerba que con sus patas descubría alrededor. Se iban acabando los días de marzo y éste pidió dos a abril, el cual se los concedió. Durante ellos marzo arreció la tempestad y logró matar al toro.

"Zozomikoteak" hitzaz gain, "zozomigoteak" eta "zozomikateak" aldaerak ere badira eta Nafarroako Urdian herrian "Ordiziegunak" (Ordiziarekin zerikusirik ote?), baina ez dakigu gauza bera adierazi nahi duenez.
Iruzkinak
Aurten ez dugu Zozomikoterik nabaritu egun horietan, baina Euskal Herriko Biran beti eguraldi txarra nagusitzen denez...
Tomax.
Bai, Badirudi kontua hau zabaldu samarturik dagoela, baina zein da beraren futsa? Zelako pena zein den diskoa ez jakitea, Malicorne gustukoa nuen eta!
Zuzen zaude, beharbada, "Zozomikoteak" Biran azalduko dira.
Zozo-mikote frantses horien kontua hala ere ez dator kantuetan. Bitan diptiko moduan zabaltzen den LPa izanik, barrukaldeko testu ugarien artean zetorren. Ez dakit CDak horiek ekarriko dituen: erosten dudanean, hala badaude, abisatuko dizut.
LE MERLE, ZOZOA, alegia.
Zer deritzozu?
Nik esango nuke aipatu diskoan azaltzen den esaldia azkeneko horren oso antzekoa dela. Buruan dudan esaldian arrautzak ageri dira eta orduan halako zerbait geratuko litzateke:
Avec les trois que j'ai et
trois que me prête Avril,
je gèlerai les oeufs
du merle sur son nid.
Metrika aldetik txukun geratzen da.
Bestalde, Zozomikoteen eta Euskal Herriko Biraren afera honetan (eguraldi txarra, elurra, ekaitza...) badirudi erditik sartu dela hilargia. Hilberriarekin aldaketa, elegia.
Tomax
Frantsesezko liburu berean sumatzen da ZOZOaren legenda oso hedaturik dagoela, baita Kortsika aldean ere, interesgarria oso. Horrek sendotzen du nire teoria: Euskarak eta Euskal kulturak kanpoko elementuak zurgatu eta moldatzen ditu bere erara "sinkretismo" oso interesgarria sortzen. Hain pil-pilean dabilen "mestizajea" aspaldi samar egiten hasi bide ginen euskaldunok
Beste aldetik, Malicorneren diskografia guztia mp3n lortu dut. Zoragarria! Egin dudan lehenengoa zuk aipturiko kanta entzutea izan da. Interesatuz gero, zure helbidea esan eta kopia bat bidaliko dizut.