Lurmena / Lurmendu

“http://www.nevasport.com/reportajes/img/reportajes/cervinia-zermatt_archivos/image012.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Giroa gozatzearekin batera ezari-ezarian lurmenak azaltzen ari dira han-hemenka Euskal Herriko bazterretan. Lurmentzen ari du. EtnoMet blogaren helburuetariko bat eguraldiaren herri-lexikoa bultzatzea denez gero, horra hor hitz dotore eta zehatza elurra urtzen ari deneko ekintza edo egoera adierazteko. Elur-giroan elur / lurmen bikotea azaltzen zaigu. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honela dakar:


lurmen: iz. 1. Elurra urtu den lur-eremua. Elurra ari zuen eta inon ere lurmenik ez. 2. Belarra galdu duen lurra, lorrina. • LURMEN EGON. Elurra urturik egon. Egutera lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur.

lurmen(du) du ad. 1. Elurra urtu, lurmenak azaldu. 2. Lorrindu, hondatu. Gurekin batera lurmendu eta amaituko diren ondasunak.

Herri-hiztegietan ere agertzen da lurmen. Bat aipatzearren, Asier Sarasuak eta Serafin Basaurik argitaraturiko Eibarko Hiztegi Etnografiko zoragarrian hauxe dakar:

lurmen tierra desnevada. Edurra urtu ostian agetzen dan lehenengo lurra

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai