Lei zuria

“http://www.meteored.com/ram/numero15/imagenes/meteorologia1.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Beltzetik zurira igaro gara. Lehengo egunean " izotz beltza" eta egunotan "izotz zuria", ihintza edo garoa izozten denekoa, ikusterraza eta ikusgarria. Berau izendatzeko, ohi bezala, makina bat berba ditugu euskalkietan. Haietariko batzuk emango ditugu aditzera:

hormatze
. Negu luzeak ditu ontzen baratzeak; / Mertxika goiztiarra zaintzen hormatzeak. Hiribarren Eskaldunak, 189 or.

ihitz hotz, izotz . Z-Sohüta.

ihitzotz . BN-Larzabale.

intzirri. B-Zaratamo.

itzotz . BN-Baigorri.

izotxui, izotz . Z-Altzai.

izotz . B-Mungia.

izotz karraska
. G-Getaria. Izotz karraska egin du goiz aldera. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

izotz zuri . 1.B-Markina-Etxebarri. 2. Izotz zuria, eurien mandataria. RS, 513.

izotza xuri . BN-Larzabale.

izozketa . Behe-Nafarrera. Azkue. Morfologia, 116 or.

izoztxuri . G-Tolosa / N-Gaintza..

izozuri . G-Tolosa.

jela . B-Markina-Etxebarri.

karrointe.Behe-Nafarrera. Bonaparte. Eskuizkribua.

karruin. Horma edo karruña. Herria.Retana Hiztegia.

karruinte. BN-Donapaleu. Bonaparte. Eskuizkribua

karrunte.Zuberera. Ulhünpiam edo kharrunteen axolbian etxeki datian lur sagarra, gordinik eman dadiela borthakoer. Eskualduna, 1908-01-03.

kharro
(baita izotz eta ihizotz ere) . Z-Ürrustoi-Larrabile.

kharroa (xui) . Z-Sohüta.

kharroin (baita izotz ere) . BN-Esterenzubi.

kharruin
.Z-Domintxaine-Berroeta.

korroinketa
. Azkue. Morfologia, 116 or.


lai
. B-Uribe-Etxebarri.

lantziarra
. N-Ezkurra.


lei
. 1. B-Arratia, Gernika, Lekeitio, Mundaka, Orozko. Azkue. Hiztegia. Loiaen ganeko leia, euria. (RS, 44). Euriaren ganeko leia, euriaren deia.

lei zuri .B-Getxo, Laukiz.

leixuri . B-Mungia.


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zure azkenengo mezurako (lei zuria) beste berba bat bidaltzen deutsut.
ZURDIA.
Eibarren eta inguruan erabiltzen da.

Eibarko erreferentziarik ez deutsut ikusi blogean orain arte, eta uste
dot ez daukazula honen barri:

Eibarko Hiztegi Etnografikoa
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/images/eibarko_hiztegi_etnografikoa

Biharbada zure intereseko berbaren bat edo adieraren bat topauko dozu
bertan.

Ondo segi,
Asier

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda