Azeri ezteia

“http://www.gevidal.com.ar/obras/Sol-y-lluvia2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Atzo, Bilbo aldean, behintzat, sarri gertatu zen aldi berean euria edo txingorra eta eguzkia izatea. Behinola "aixaixak bustitzeko euria" lokuzioan "aixaixak" zer izan ote zitekeen galdetzen nuen. Zuetariko bik (berriz ere, mila esker!) Oñati aldean "azeriak" zirela erantzun zenidaten. Oraingoan ere "azeriak" ditugu protagonista, eguzkia eta euria aldi berean adierazi nahi dugunean horixe erabiltzen dugulako: azeri ezteia. Inork badaki zergatik irudikatzen duen azerien ezteiak euria eta eguzkia aldi berean? Zein da lotura? Badakizue beste kulturetan antzekorik erabiltzen ote den? Uste dut "boda de raposos" entzun dudala gaztelaniaz, baina ez nago ziur. Inork badaki? Interesgarria izango litzateke galdera horien erantzuna edukitzea.
Ohi legez, zenbait hizkera, hainbat aldaera, guztietan ez da azeria agertzen, baina. Besteak beste, martxoa, deabrua, jauna... Beraz martxoko aroa ere badela ematen du.

axarien ezteiak . L-Ainhoa / N-Uztarrotze / Zuberera. Azkue. Hiztegia.
axeieztei . Z-Pagola.
axeri eztei . L-Makea.
axeriain eztei
. N-Luzaide.
axerien eztei . BN-Esterenzubi.
azari-ezkontza . N-Baztan. Azkue. Hiztegia.
azeri besta . L-Azkaine, Sara.
azeri erauntsi. Azeri erauntsia: uri pixkat, gero eguzki pixkat eta berriz euri pixkat. 1740. Gotzon Garate. Atsotitzak.
azeri espos. L-Ahetze, Urketa.
azeri eztei . L-Itsasu.
azeri-bataio . Elhuyar Hiztegia.
deabrian ezkontza. L-Bardoze.
eguzki txangot
. B-Getxo. 1. Eguzki txangot esakunea bi zentzutan erabiltzen da: alde batetik, egun euritsuetako aterruneetan irteten den eguzkia horrela izendatzen da eta, bestetik haize gutxiko egun baten, eguzkiak gogor berotzen duenean modu berbera erabiliko da. Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb. 2. Sano berotzen duen eguzkialdia. B-Jatabe. Iñaki Gaminde. Jatabe berbarik berba.
ekhitebi . Z-Urdiñarbe.
iguzki-bortxaxta. Behe-Nafarrera. Azkue. Euskalerriaren Jakintza III, 243 or.
jaunan ezteiak . Z-Santa Grazi.
martiko egualdi . B-Ondarroa.
martxo egualdi
. G-Urretxu.
ostebi . G-Idiazabal, Zaldibia. G. Bähr. El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa.
osteleuri
. G-Legazpia, Mutiloa, Segura, Zerain. G. Bähr. El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa.





Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo: "Letra kalekontoitik" liburual glosa bat dator azeriaren ezteiei buruz "Azeria galdu zuena" izenpean. Euskal tradizioko eta beste hainbat tradiizoetako kontuak agertzen dira bertan.
Argirragiak gerta daitezkeelakoan
Al
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo: "Letra kalekontoitik" liburual glosa bat dator azeriaren ezteiei buruz "Azeria galdu zuena" izenpean. Euskal tradizioko eta beste hainbat tradiizoetako kontuak agertzen dira bertan.
Argirragiak gerta daitezkeelakoan
Al
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Mila esker. Ahal bezain laster begiratuko dut.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Beste toki batzuetan 'eguzki txangota' esaten zaionari 'eguzki txangorie' esaten zaio Zamudion.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa Alberto:
"eguzki txangorie" Getxoko lehenengo ala bigarren zentzuan?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Mila esker, Alberto. Nik "txangori" jasota neukan bizkaieraz, oro har, zuk aipaturiko esanahiarekin.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo Kepa,
Axeri-boda izenarekin prestatzen ari da Urbeltz dantza ikuskizun bat. Horren inguruko azalpenak ematen ditu ondoko elkarrizketan
oier
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
itxuraz ez dut helbidea ondo jarri. ea orain:
http://www.dantzan.com/albisteak/urbeltz-herentzia
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, Oier!
Japoniako kontuaren berri banuen eta horrelaxe adierazten dut neure tesian. Oso interesgarria, benetan!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai