Azeri ezteia II

“http://www.fox-dream.com/kitsune/dreams02.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Irakurle amoltsu bati esker hauxe aurkitu dugu Anjel Lertxundik idatzitako "Letrak kalekantoitik" izeneko liburu zoragarrian. Azeriak galdu zuena deritzonean dago:

"Sirimiriari deitzen zaio horrela, oilo-lapurretan egin eta gero sirimiria hasi zen batean arrastoak utzi zituelako lurrean. Azeri bat hiltzen zuenak oilasko bana jasotzeko eskubidea zuen inguruko baserrietan.
Azeriaren ezteia edo azeriaren bataioa deitzen zaio, berriz, eguraldi euri-eguzkitsuari. Azeriak ezkutatzeko abilezian, anbiguotasunean alegia, oinarritzen du bere maltzurkeria. Muga-mugako egoera horretan, eguraldi eguzki-eguzkitsuan, sortzen da ortzadarra ere. Gure tradizioak dioenez, ortzadarraren beste aldera pasatzen den neska mutil bihurtzen da, hara pasatzen den mutila, berriz, neska. Hortik dator, nik uste, ortzadarri edo eguraldi euri-eguzkitsuari azeriaren ezteia deitzeko ohitura, eta oinarri bera duelakoan nago Kurosawaren ametsak filmeko lehen atala ere.
Gaskoinek ere badute anbiguitate beretsuko uste bat: eguraldi euri-eguzkitsua denean, deabruak bere emaztea jipoitzen omen du eta bere alaba esposatzen"

Izan ere, gaskoieraz mintzatzen den Bastida herrian "Lu diable ke ze maride" esaten omen zaio fenomeno berari.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...