Eguraldi txukuna
Horrelakoxea da gaur dugun aroa. Ezaguna da euskarak askoz baliabide gehiago dauzkala eguraldi makurra eguraldi ederra baino izendatzeko, baina hemen ere badaki eguraldi gozoa egiten, goizez hotz eta arratsaldez epel. Dena dela, ez gara sartzen betiko ika-mika ospetsu honetan: Zer da aro ona eta zer txarra? Nork bere ikuspegia dauka, baserritarrak berea eta kaletarrak ere bai. Egunero Joxe Landak iragarpenak txukun eta dotore egiten ditu GARA egunkarian. Honako hauek "ostu" dizkiogu:
atsegin. Hego-sartaldeko haizeak epeltasun pixka bat ekarriko du, eta giro atseginagoa jarri. 2003-11-27.
bikain. Epel eta dotore, giro bikaina izango da, atzokoa baino erosoagoa . 2003-11-06.
dotore. Epel eta dotore, giro bikaina izango da, atzokoa baino erosoagoa. 2003-11-06.
eder. Eguraldi ederra eta gustagarria haizea suabe dabilen bitartean, behintzat. 2003-11-03.
eroso. Hortaz, giro epela eta erosoa.2003-11-10.
goxo. Batez besteko hotza txikiagoa eta epeltasun goxoa arratsaldean. 2003-11-19.
gustagarri . Eguraldi ederra eta gustagarria haizea suabe dabilen bitartean, behintzat.. 2003-11-03.
itxura oneko. Itxura oneko eguraldia, arratsalde dotorea. 2003-11-09.
tenple oneko. Egun polita eta tenple onekoa. 2003-11-11.
txukun . Fresko samar baina txukun hasiko da eguna. 2003-11-13.
zoragarri . Giro zoragarria. 2003-11-07. Eguraldi zoragarria. 2003-11-20.
Iruzkinak