Oskarbi

Gabonak direla-eta, egun asko eman dugu ezer idatzi gabe. Urtatsera arte, eguraldi goibela, euritsua eta epela izan dugu Euskal Herrian, Gabon gauaren inguruko elurte txikia kenduta. Urtarrilaren 2tik aurrera, oskarbi dugu zerua, hego haize txikia lagun. Hodeirik gabeko zerua izendatzeko hainbat berba ditugu han-hemenka sakabanaturik. Hona hemen zenbait:

arraso: N-Etxarri-Aranatz. Eneka Maiz eta Iñaki Mundiñano. Etxarrieratik Sakanerara.
eguargi : Erronkariera. Bernardo Estornes Lasa. Erronkariko uskararen hiztegia.
garbi
: Zeru garbia. Harriet. Hiztegia. Zerua garbi da. (Goi-Nafarrera). Goiak garbi dira (Gipuzkera). Egunokaz oso ederra daukagu eguraldia: goia garbi, eguzki beroa... (Bizkaiera). Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
goi garbi : G-Eibar. Goi garbi ederragaz eguna zabaldu dau. T. Etxebarria. Lexicón del euskera dialectal de Eibar.
goye argi
: B-Jatabe. Iñaki
Gaminde. Jatabe Berbarik Berba.
oskarbi : 1. Oskarbia iparraldetik dator. Olabide. Job. 37, 22 or.
2. G-Oñati. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
ozkarbi : Laño ostartetik zear ageri da ibarra, / egaka ozkarbiruntz arrano azkarra. Udalaizpe. Irukoitza.
oztargi : Zidarra ur-gañak dirudi.../ Ur-gaña ikutuz, geldi-geldiro, / lau egazti luma-zuri... / Dana oztargi itsaso-gaña / Nola ez maite eder ori? Gametxo. Txibestre arrantzalea.
ostri
: “Ozkarbiari toki batzuetan, "ostri" deitzen diote". J. M. Barandiaran. Euzko Gogoa 1954, 156 or.
urdin : Zerua lainorik gabe eta urdin egongo da. Joxe Landa. GARA, 2003-11-03.
zeru argi : B-Getxo. Alde batetik, sekula mobitzen ez den zerua daukagu, eta garbi-garbi dagoenean oskarbi esan beharrean zeru argi esaten zaio. Andoni Llosa UK, 2002-12, 35 zenb.

Niri neuri "urdin" hori moderno samarra iruditzen zait, hau da, zeruak ez daukala kolorerik. Zuek zer uste duzue? Badauka kolorerik zeruak?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...