Izotz-burruntzia, Izotz-kandela, Lei-karraldo...

“http://www.terra.es/personal2/sagallos/images/images/Carambano1_JPG.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Elurtearen ondoren, elurra goitik behera izoztu eta dilindan geratu dira bazter batzuetan Izotz burruntziak izenez ezagutzen direnak. Kasik herri euskaldun beste izendapen dauzkagu Euskal Herrian. Hona hemen:

  1. antzier : G-Azpeitia.
  2. arañ : G-Zestoa.
  3. arrakaldo : B-Elorrio.
  4. bela : N-Eugi.
  5. berin : L-Arrangoitze.
  6. bitre : Z-Domintxaine-Berroeta.
  7. burruntzi : G-Ataun, Ezkio-Itsaso.
  8. edur kandele : B-Leioa.
  9. edurbloke : G-Arrasate.
  10. edurnegar : B-Mungia.
  11. elhurziri : BN-Baigorri.
  12. elur lausaro : N-Donamaria.
  13. engales : B-Zollo.
  14. garranga : A-Aramaio.
  15. garranga : G-Oñati.
  16. glaxa (baita ziri ere) : BN-Arboti-Zohota.
  17. glazunak : L-Urketa.
  18. horma zintzarri : G-Ataun.
  19. hormabereina : L-Beskoitze.
  20. horma-kizki : BN-Aldude .N-Baztan. Lapurtera.
  21. horma-lindiri : Azkue Hiztegia.
  22. hormapeska (baita kandela ere) : L-Itsasu.
  23. hormatortxa : BN-Irisarri.
  24. hormatxistor : N-Eugi, Suarbe.
  25. hormatxorro : N-Eugi.
  26. hormaxirrixta : BN-Armendaritze.
  27. hormaxixtor : L-Arrangoitze.
  28. hormazior (baita kandel ere): L-Sara.
  29. horma-ziri : . G-Hondarribia, Oiartzun .N-Goizueta, Lesaka. BN-Isturitze. L-Hazparren .
  30. hormaziri : BN-Baigorri.
  31. hormazirite : BN-Aldude.
  32. horma-ziztor : Goi-Nafarrera .BN-Aldude.
  33. hormaziztor : N-Aniz, Luzaide .BN-Bidarrai .
  34. ikerraldo : B-Lemoa.
  35. izotz garranga : G-Leintz Gatzaga. .
  36. izotz koskor : G-Lasarte.
  37. izotz-burruntzi : G-Legazpi..
  38. izotz-kandela : B-Markina.
  39. izotz-ziztor : N-Zaraitzu. Azkue. Hiztegia
  40. izoz bela : N-Abaurregaina.
  41. izozkandela : G-Beizama.
  42. izozkozkor : G-Aia.
  43. izoztruma : B-ihartua.
  44. jelaziri : G-Oiartzun.
  45. kandalu : Z-Larraine..
  46. kandea : Z-Pagola. .
  47. kandela : B-Arrieta, Meñaka.
  48. kandela : B-Sondika.
  49. kandela negar : B-Lekeitio.
  50. kandelero : B-Lekeitio, G-Orio.
  51. kandelez de karru (gaskoieraz) : BN-Bastida.
  52. kandelo : B-Kortezubi..
  53. kandeloe : B-Ibarruri.
  54. kandeloi : B-Busturia.
  55. kandelon : Erronkariera.
  56. kandeloz (Gaskoieraz), khandalu : Z-Montori.
  57. kandelu : Z-Sohüta.
  58. kanderu : Z-Ürrustoi-Larrabile.
  59. karroin ziri : BN-Uharte-Garazi, Landibarre.
  60. karrointortza : BN-Behorlegi.
  61. karron-kandelu : Zuberera.
  62. karruin metxa : BN-Garruze.
  63. khandalu : Z-Altzürükü.
  64. khande(l)u : Z-Altzai, Urdiñarbe.
  65. kharroñatortza : BN-Gamarte.
  66. kharru kandale : Z-Santa Grazi.
  67. kharruña tilingo : L-Bardoze.
  68. kirriski: B-Orozko.
  69. koll : N-Leitza.
  70. kolla: N-Lekaroz.
  71. kolle: N-Etxarri (Larraun).
  72. kollezintzerri : N-Ezkurra.
  73. kristel : B-Bermeo.
  74. kristira :L-Makea.
  75. laitxorro : B-Uribe-Etxebarri. .
  76. lantrotxa : A-Araba, B-Gernika.
  77. lantxurdia : N-Urdiain.
  78. lantzeta : N-Dorrao.
  79. lantzurde : G-Beizama.
  80. lei negar : B-Bakio.
  81. leien mokoa : B-Ihartua.
  82. lei-kandela : B-Arratia, Orozko, Txorierri.
  83. leikarraldo : B-Errigoiti...
  84. lekarraldo : B-Fika, Ibarruri.
  85. miall : Z-Pagola.
  86. teilatuko kandela : B-Larrabetzu. .
  87. tortxa : BN-Arnegi, Donibane Garazi, Esterenzubi, Jutsi.
  88. tsurro : N-Mezkiritz.
  89. txintxilikaio : G-Oñati.
  90. txintxilli : B-Orozko.
  91. txintxirri : B-Dima.
  92. txistor : N-Igoa. .
  93. txurro : B-Zeberio.
  94. txurro : N-Zilbeti.
  95. xixtor : N-Alkotz.
  96. zinzirrin : N-Arbizu. .
  97. ziri : BN-Arruta. G-Pasaia.
  98. zitoitza glazatu : L-Mugerre.
  99. ziztor: Goi-Nafarrera. BN-Aldude . Zaraitzuera.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa, Kepa! Googlen sartu naiz, ea "hormaziri" hitza ageri ote den, eta begira: behin ageri da, hain zuzen ere zure testu honetan, eta duela egun pare batekoa da, oker ez banago.

Behin, horrelakoak ikusi eta galdetu egin zidaten nola esaten zaien. Aski zalantzatsu, hauxe esan nuen: "Uste dut Sunbillan 'hormaziri' deitzen zaiela". Gero hiztegietan begiratu eta egiaztatu nuen nonbait behintza hala dutela izena.

Izan ongi!

Patxi Petrirena
http://www.blogak.com/solasturi

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...