Elurra dakar!

“http://www.utexas.edu/inside_ut/postcards/graphics/large/holiday/fountain-snow.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Antza denez, egindako iragarpenak bete eta asteon Euskal Herriko bazter gehienak elurrez estaliko zaizkigu. Elurra dela-eta, hainbat atsotitz dauzkagu. Bakan batzuk agerraraziko ditugu:

  • Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez.
  • Edur urte, atun urte.
  • Edur urte, labore urte.
  • Edur urte, ogi urte.
  • Edur urte, urte ona.
  • Edur urtie, urte aberatsa.
  • Edur xeak edurtza andi, edur larriak egunaldi.
  • Elur, melur, ez diat hire beldur; badiat etxean artoa ta egur.
  • Elurra, zuria delarik, beltza da. <><>
  • Ilbeltzako elurra brontzea, otsabillakoa zura eta martxokoa ura.
  • Elur-urte patxaran eta gari-urte. <><>
  • Elur-urte zitu-urte.


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Pello Zabalak abisatu zuen joan den abenduaren 15,17,18ko tenporak aztertuta:

"Baina, zer egin du abenduko ilberriak, 12ko igande panpox hegodun goxo leun trabestittu hark? Non zituen elurrak eta haize gordinak? Abendu hau ez baita normala: lotsagabea atera da, eta koskaduna, erpin batetik bestera saltoka dabilena. Hortaz...? Nik espero, ilbeteak ekarri beharko duela espero dut, ilberriak ukatu ziguna: 12an falta zena, 26aren inguruan edo..."

Udazkenean hilberriz gaiztotu zen eguraldia, eta negu honetan hilbetez. Urtarrileko hilargi betea... gaur da.

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...