Afrontua

Urtarrileko aldapa gozoegi zihoan... eta eguraldiak erabateko aldaketa izan du eta iragarpenen arabera horrela iraungo du. Oraingoan, egunotako aroari bete-betean dagokion hitz berezi bat plazaratu nahi dugu: afrontua. Hori latinetik omen datorren Bizkai aldekoa dugu eta tokian tokiko aldaerak ditugu: afrontu, afruntu... Kontzeptuei dagokienez, badirudi hiruk egiten dutela topo: tokia, haizea eta euria. Antza denez, non erabiltzen den halako adiera hartzen du. Beraz, honako adibide hauek emango ditugu aditzera:

1. Andoni Llosa, UK aldizkaria: Neguan, gure kostaldean, ohizkoa izaten da afrontu gogorrak egotea, hain zuzen ere horrela esaten baitzaio haize eta euriak batera gogor jotzen duen eguraldi kaskarrari.
2. Iñaki Gaminde, Jatabe, Berbarik Berba: Afrontu da kasu beterako ba, au etze norteko alderditxi yoten dau axek? ortiko axe dator ta orti oten da, afrontuan gaus, orti paraten bada afrontun gaus, klaro! axek yoten dauen lekun dau;
Leioa, Berbarik Berba: Afrontu ba datorrenen kasureko, ori euries ta axe sarratu te itzelezko saparradak eta sera, ordun, afrontu ordun, se paraten da itxoso baltza baltza baltzen eta etorten da itzelezko, e, golpegas etorten da. / Afrontu, alderdi gustiteti datorren axe, da afrontu, euries batera;
Bakio, Berbarik Berba: Afrontue da paraje bat aixiek sarri dxoten deuena beti.
3. EHHA, Afrontue...axie ta eurixe... indérras... (Leioa)
4. Azkue, Hiztegia: "Intemperie".
5. Totorika, Euskera aldizkaria: "Tempestad, tiempo huracanado"

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...