Santo Tomas egunean euri-zaparradak
aguaxer : B-Ondarroa.
artzaitxuanak : G-Andoain.
aurialdi : B-Zollo.
borrusta : N-Aezkoa.
burrusta : Alhorraren parrean lehertzen dira, euri burrusta gozo bat utziz gainerat erortzerat. Gure Almanaka, 1961, 63 or.
eazarri(xka) : BN-Gamarte.
ebi e(r)auntsi : Z-Urdiñarbe.
ebi isola : Z-Montori.
ebi txarraka : Z-Pagola.
ebijasa : Ebijasa galanta/aundiya bota'ik (G-Orio). G-Ataun, Orio.
ebitxarraka : Zuberera.
ebizaparra : G-Azpeitia.
elementu : G-Hernani.
eraso : G-Oñati.
erauntsi : BN-Uharte-Garazi, Gamarte.
erazarri : N-Zaraitzu.
eudijasa, eudisaja : G-Hondarribia.
eurasta : BN-Behorlegi.
euri erauntsi : 1. Bizkaiera / Gipuzkera / Erronkariera. Azkue. Hiztegia. 2. BN-Esterenzubi.
euri etxakada : B-Errigoiti.
euri irutxin : N-Urdiain.
euri tarrapata : L-Makea.
euri uhar : BN-Isturitze.
euri uharre : BN-Landibarre.
euri zurrupita : BN-Armendaritze.
euri-ase : B-Laukiz.
euriborroskada : B-Errigoiti.
eurieauntsi : BN-Armendaritze .
eurieazarri : BN-Esterenzubi.
euri-isola : Gure jaun doeinak ez duke etxean bustitzeko perilik, neguko euri-isolak jinik ere. Bastida. Herria, 1959-11-12.
euri-jasa : N-Larraun / G-Oñati / Gipuzkera.
euri-truixo : Euri-truixak botaten ekin eutsan pare bat orduan. E. Erkiaga. Arranegi, 164 or.
euri-trusko : B-Bermeo.
euri-truxo : B-Mundaka, Ondarroa.
euriyasat : N-Beruete.
eurizapar : N-Goizueta.
euri-zaparrada : 1. G-Eibar. 2. Bizkaiera.
euri-zarrasta : Goizean baliteke euri zarrasta batzuk izatea oraindik.... Joxe Landa, GARA, 2003-11-17.
euri-zarrastada : B-Mañaria.
euri-zigorrada : P. Bera. Hiztegia.
huri-tarrapata : 1. BN-Bidarrai, Esterenzubi.
idolas : G-Oñati / Araotz.
indriska: Bizkaiera. Jaitsiko dira meza entzutera jaiegunetan, indriska ta edurra bada bere. J.A. Mogel Peru Abarka, 59 or.
indriske : B-Bolibar.
iñetasisapar : B-Lemoa.
isol : Isolak ari dira. Lhande. Hiztegia.
isola : Z-Sohüta.
jasara : G-Andoain.
jauntsi: Z-Eskiula.
jazarri: -Urdiñarbe.
jazarte : Lhande. Hiztegia.
labasi : L-Bardoze.
labaxi : BN-Isturitze.
manga : B-Fika, Kortezubi.
odeieuri : B-Zeanuri.
orai : B-Otxandio.
ostoseauntsi : N-Oderitz.
pesi(ak) : L-Azkaine.
phikorna : BN-Arruta.
satarabi : B-Ondarroa.
truxu : B-Errigoiti.
txaparrada : Gipuzkera.
txirristako : Gipuzkera.
tzürrübila : Z-Altzürükü, Altzai.
tzurubila : Azkue. Hiztegia.
ualde : N-Erratzu.
uar : L-Senpere.
ubelde : Len ubelde batek utzi zituen itoak, munduan ziran guzietatik zortzi-ez beste guziak. Mendiburu. Otoitz, III, 539 or.
ugalde : Adanen umeak, ugaldeen ondorengo denboretan, artuaz joan ziren jainko egiazkoaz. J. B. Agirre. Erakusaldiak
uhar : 1.Lapurtera. Bide guzian izan dugu uharra uharraren gainean. Duvoisin. Eskuizkribua.
ühar : Z-Pagola.
uharre : BN-Gamarte.
üharri : Z-Montori.
uhaska : BN-Baigorri.
ur kholpe : L-Bardoze.
uri elementak : BN-Landibarre.
uri parrasta : L-Ahetze.
uri zafrada : L-Ahetze.
urieaso : L-Donibane Lohizune.
urielementa : L-Donibane. Lohizune.
urierauntsi : N-Zugarramurdi.
uri-erauntsi : 1. Anbateko uri-erauntsie in daku. Mariano Izeta. Baztango Hiztegia. 2. Harriet. Hiztegia.
uri-lanbro : Harriet. Hiztegia.
uri-txartxaka : N-Baztan (Arizkun). Uri txartxaka bat in du.
uriuarra : L-Sara.
uri-uhar : Uri-uharrak dira erortzen / harrabots azkarrenetan, / ur-errekak gorri beltzatuak / doazi mendi paretan. Galerna Mendia. (Hendaian 1900ean saritu olerkia). Retana Hiztegia.
uri-usu : Harriet. Hiztegia.
uri-zarrasta : N-Baztan.
uri-zarrazta : Bestarik ederrena lurrean emateko aski da gauza guti: uri zarrazta bat bera. Herria, 1960-05-12.
uri-zartzaka : N-Baztan (Arizkun).
xaparroi : G-Getaria.
yasa : N-Leitza.
zaparrada aundi : B-Orozko.
zaparrada itsusi : Ufada bortitzak izango dira kostaldean, eta zaparrada itsusiak ekarriko ditu. Joxe Landa. GARA, 2003-11-27.
zaparraldi : Allendek aski lan izango duala zaparraldi onentzat aterki bat arkitzen. J. Arenaza. Agur, 1973-10-27
zaraza : G-Oñati. Azkue. Hiztegia .
zarraparrada : Euria gogor da ugari jaustan zan, aritz, pago ta gaztaiña zarren orrietan soiñu latz, motel, zarrapparradazka egiñaz. Tx. Agirre. Auñamendi, 89 or.
zarrapataka : Z-Pagola.
zarrastada : G-Urretxu.
zarrazta: -Donibane Lohizune.
zerrada : B-Lekeitio.
zurrupita : BN-Aldude, Arnegi .
Iruzkinak
ugalde : Adanen umeak, ugaldeen ondorengo denboretan, artuaz joan ziren jainko egiazkoaz. J. B. Agirre. Erakusaldiak"
Euri zaparradaz baino gehiago ez al dira bi esaldiok uholdeez ari? Gaztelaniaz euria gogor ari duenean "está diluviando" esaten dela egia da, baina bi etsenplu horiek uholde edo diluvio unibertsalari buruz ari direla dirudi, ez euri jasa batez.
Eta Hernanin "elementu" esate hori... Bueno, egia duk hernaniarrak beti izan direla nahiko elementuak.
Gainerakoan, oso polita zerrenda. Eta oso interesgarria EtnoMet.
Tomax.
"ubelde" eta "ugalde" direla-eta bat natorrek hirekin, bazirudik "diluvio" esan nahi dutela. Hala eta guztiz ere, Retana Hiztegian honako itzulpenak ematen ditiztek: "aguacero", diluvio", "avenida", turbión de agua...". Egia esan, ez duk ohiko "euri-zaparrada".
Pozten nauk "EtnoMet" atsegin izana. Inoiz ezer plazaratu nahi izanez gero, bidali nire e-postara eta argitaratu egingo diat.
Kepa Diegez.