San Andresetan elurra hankazpitan

Ezaguna da santu ugarik eguraldiarekin lotura handia dutela. Haietariko bat San Andres da. Gotzon Garateren atsotitz-liburu bikainetik -batzuek badute zerikusirik eguraldiarekin eta beste batzuek ez- honako hauek atera ditugu:

  • San Andres, barda ein dut amets, zurez eta neurez, Jinkoa eta Andre dena Maria, har nazazie zien hunez. Amen.
  • San Andres burukapela, axek ekarriko dauz gure behi zaharrak etzera.
  • San Andres egunien (azaroaren 30an) batzarra eukiten ei xeben Jaindo puntan eulixek.
  • San Andres, entremes, goize(a)n azaroa ta arratse(a)n ez.
  • San Andres, lar eskatzen debanari bapez.
  • San Andres, kolko bete tremes.
  • San Andres, lau kopa ta lau tremes.
  • San Andres, maia paratu ta ogirik ez.
  • Tutulundres, bier San Andres.
  • San Andres, txerria askan trabes.
  • San Andresetan elurra ankazpitan.
  • Santu guzien egunean sartu (elurra mendian); San Andresetan atara (elurra ankazpian).

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Polita "tremes" horren kontua. Harluxeten hiztegiak dioenez: "1. Garia eta zekalea (zenbait tokitan, artirina eta legamia) nahasiz egindako ogia. 2. Zahi txikia. Tremes-ogia". Ba ote da tremesik gure okindegietan?

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...