Euria bota ahalean

Atzo Euskal Herriko bazter askotan egun guztian euria bota ahalean jarduen zuen. Hori adierazteko hainbat lokuzio erabiltzen bide dira. Hona hemen batzuk gauza bera adierazteko:

Egin ahalean ari.
Euri etxa ahala.
Euria lodi egin.
Euria zarra-zarra.
Euria gogotik ari.
Adarka euria izan.
Euria barra-barra.
Erauntsiaka ari.
Euria garratz
.....
Zuek, lagunok, nola esaten duzue?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Gatxa da esaten baina iruditzen jata beharbada ez dela gauza bera "euria zarra-zarra" egitea eta "euria gogor ari". Ez dakit, etno-meteorologiaren aldetik, zelan aztertu beharko litzatekeeen, baina kontu handiz ibiliko nintzateke bi formak elkarren ondoan ipintzeko.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
"Euria gogor ari" ez dago zerrendan, bai ostera "euria gogotik". Zerrenda askoz luzeagoa da eta horiek adibide batzuk baino ez dira. Ados nago zurekin, batzuetan zaku berean sartzen dira eta ez dira gauza bera. Horretarako sortu dugu weblog hau. Zertan ikusten duzu desberdintasuna? Iraupenean? Euria egiteko moduan? Kantitatean?...?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
euria barra-barra ari da, holaxe esaten degu donostialdian
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
euria atergabe
euria goian behean

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai