Euri-zaparrada

Meteorologia Hiztegiaren arabera, zaparrada prezipitazio zakar eta sarritan laburra da; haren tantak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dira. Ezaugarri nagusiak dira bat-bateko hasiera eta bukaera, intentsitate-aldaketa azkarrak eta, askotan, zeruan ostarteak azaltzea.
Euskaraz herriak hainbat molde dauzka "zaparrada" adierazteko. Adibidez, J.A. Mogelek "Peru Abarka"-n "indriska" erabiltzen du: "
Jaitsiko dira meza entzutera jaiegunetan, indriska ta edurra bada bere" . Eta inork era hau ihartuta zegoela pentsatzen bazuen ere, orain dela gutxi Markinatik banandutako Bolibar herrian "indriske" entzun dugu. Beste inork erabiltzen du forma hau?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...